Dagoeneko, zabalik dago izena emateko epea
mintzapraktika programetan. Aurten ere, AEKren Praktikatu zerbitzutik
hainbat aukera eskaini nahi dizkizugu: astean behin mintzataldean
elkartu eta lasai hitz egin;
gurasolagun
egitasmoan tailerrak; ta
gure bestelako eskaintzez
gozatu: tailerra,
hitzaldi, kantulagun, irakurzale klubak... Denetan sentituko zara primeran, nork bere helburua beteta:
euskara praktikatzea
eta lagun berriekin
euskaraz egitea.
Dena den, ezin da ahaztu oraindik ere oso egoera berezian gaudela.
Hori dela eta, mintzapraktika taldeetan eta ekitaldi guztietan beharrezko
prebentzio neurri guztiak aintzat hartuko ditugu. Horren haritik, eta
aurrez aureko eskaintzari osagarri moduan, martxoan abiatu ziren egitasmoei jarraipena emango diegu, eta urriaren amaieran ONLINE taldeetan parte hartzeko aukera zabalduko dugu.
Beraz, gure eskaintza gustuko baduzu, aski
duzu zeure inguruko euskaltegi,
euskara-elkarte edo euskara-zerbitzura jotzea, edota fitxa
hau betetzea.