Euskalduna izatea ez da herentzia bat, amama-aititek kutxatxo batean
zeuretzako utzia.Ez da sortzezko dohain bat, eskuina edo ezkertia
izatea lakoa. Euskalduna izatea ez da zai, zoi, bele errebelazio
jainkotiar bat. Askoz ere sinpleagoa da: euskalduna izatea erabaki
bat da.
Eta erabakia
norberea: lanerako hizkuntza lez baliatzeko, gurasoek galdutakoa
berreskuratzeko; seme-alabei etxeko lanak egiten laguntzeko;
poteatzeko, manifestatzeko, irakurtzeko...
Ni neu euskaltegian
euskaldundu nintzen: nor, nor-nork, nor-nori-nork... Perdona, lo
puedes repetir?
Zelan esaten da euskaraz veuillez parler plus lentement? Arabieraz takallam abta min fadlik esaten da: hitz egin astiroago, mesedez.

Eta
idazlanak, eta entzuketak, eta irakurraldiak...
Papera ez da nahikoa, ordea, hizkuntza bat biziarazteko. Horrexegatik hasi nintzen Berbalagun-en: eztabaidatzeko, sukaldatzeko, mendira joateko, irakurzaletzeko... Euskaraz harremantzeko, hartzeko eta emateko; sosegu apur bat gaur, bultzadatxo bat bihar.
Erabaki bat baita euskalduna izatea. Eta euskalduna izatea zer da? Hizkuntza gutxitu bati lotzea eta, gutxienez, elebiduna izatea; izan hiztun zahar, zein berri. Hortik aurrera norberak sentitzen, pentsatzen eta praktikan jartzen duen huraxe da euskalduna izatea. Niretzat, plazer hutsa. Eta horrexegatik gura nuke euskara harrera-hizkuntza bilakarazi; hizkuntza irekia, gertukoa, noranahikoa... Bazatoz?