2020/03/02

Dabilen taldeari, goroldiorik ez!


Gero eta gehiago dira kafetegitik kanpo batzen diren mintzataldeak, eta eskaera hori handiagoa da eguraldi ona hasten denean. Horri erantzuteko, eta talde berriak sustatzeko, ibiltzeko/mugitzeko taldeak sortzen ditugu. Adibidez; Gernika, Hego Uribe, Lautada, Ezkerralde eta Aiaraldeko mendilagunek urteak daramatzate euskaraz eta mendiaz gozatzen. Portugaleten ipar martxa taldeak makilak hartu eta astero bi hiru orduko ibilbideak egiten ditu. Ermuan, Durangaldean, Barakaldon edota Meatzaldean astean behin batzen dira bertako inguruetatik paseoan lasai ibiltzeko.

Zeuk ere horrelako talde batean parte hartu osatu ahal duzu, eman izena zure herriko mintzapraktika programan!