2020/01/13

Euskara praktikatzeak abantailak ditu



AEKren Praktikatu zerbitzuan izena emateagatik, euskara praktikatzeaz gain, hainbat abantaila daude; esaterako, deskontuak AIZU!, Argia, Gaztezulo eta Harmaila aldizkarien eta Berria egunkariaren harpidetzan. Bada, orain, Praktikatu txartela atera dugu, oraingoz Durangaldean, doan, berbalagunek % 50eko deskontua izan dezaten Elorrioko Arriola antzokian eta Durangoko San Agustin kultur gunean antolatzen diren euskarazko emanaldietan. Gainera, berbalagunek ez ezik, euskaltegietako ikasleek ere izango dute aukera deskontu horretaz gozatzeko.