2019/11/27

Irakurzale Klub berriak



Ikasturte honetan, eta aurreneko bider, Irakurzale Klubak abiarazi dituzte Durangaldeko eta Meatzaldeko berbalagunek; edonola ere, ez dira hutsetik hasi: arretaz erreparatu diete martxan dauden Santurtziko eta Sestaoko  esperientziei.

Irakurzale Klubak irekiak dira, eta bertan irakurritako liburuari buruzko iritziak partekatzen dira: gaiak, liburuaren estiloa eta pertsonaiak... Gainera, ahal den heinean idazlearekin berarekin batzeko aukera izaten da.

Beraz, irakurtzea gustuko baduzu eta zure herrian Irakurzale Kluba sortu nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan: praktikatu@aek.eus