AEKren Praktikatu
zerbitzuak Kirola eta Natura egitasmoaren bigarren edizioa abiatu du.
Iazko esperientzia ona aintzat hartuta, beste sei txango prestatu
ditu, urtarriletik ekainera bitartean egiteko. Helburua da, iaz
bezala, Euskal Herriko kultura eta parajeak euskaraz ezagutzea, eta,
natura errespetatzen ikasiz, egun atsegina igarotzea.
Hala, Artxandan
hasiko da zikloa, urtarrilaren 20an. Bi eta bost kilometroko
orientazio ibilbideak egingo dira, familian, taldean nahiz bakarka.
Otsailaren 24an, berriz, 11 kilometroko ibilbide zirkularra egingo da
Gorobel mendilerroan (Ledoño Goikoa-Tologorri-Menerdiga-Ledoño
Goikoa), argazki lehiaketa eta guzti. Hurrengoa martxoaren 24an
izango da: 12 kilometroko ibilaldia Barbadun ibai ondotik, El
Pobaleko burdinolarako bisita barne. Maiatzaren 12an, Entzia
mendilerrora joango dira parte-hartzaileak, Kristinoen koba bisitatu
eta 12 kilometroko ibilbide zirkularra egitera. Bukatzeko, ekainean
egingo dira azken bi txangoak: 9an, Urkiolatik Ipiztera 14
kilometroko ibilbidea egingo da, eta Santa Kruz apaizaren ezkutalekua
bisitatuko; 23an, Itxinako zeharkaldia, 11 kilometroko ibilbide
zirkularra (Atxulaur-Supelegor koba-Itxina-Kargaleku).
Parte hartu ahal
izateko, nahitaezkoa da izena ematea. Partaide guztiek jasoko dute
opari bat, txangoa abiatzerakoan. Halaber, adituen taldeak izango
dira beti bidean laguntza emateko.
Informazioa eta izena ematea