2017an ohiko jardunaldien formatutik alde egin eta hurbilago dugun dinamika batera
ekarri nahi izan dugu aurtengo topaketa; eta norberaren eskarmentutik
abiatuta, dinamizatzaileek protagonismoa izango dute.
Iazko jardunaldian
Amaia Agirre coachingak mintzapraktika taldeetan magia egiten dela
azaldu zuen; hizkuntz-ohituretan aldaketa ematearekin batera
kontzientzia eta sentimenduen aldaketa ere ematen delako. Ideia hori
buruan esperientzien topaketa honi PRAKTIKAREN MAGIA izena jarri
diogu.