Zer jan, hura izan hitzaldiarekin hasiera emango diote Meatzaldeko berbalagunek “Osasuntsu bizitzen ikasi” ekimenari.
Larunbatean (otsailak 20), 10:00etan, Ortuellako Kriseilu AEK euskaltegian Patricia Ibañez nutrizionistarekin elkartuko dira eta elikaduraren inguruan arituko dira.
"Osasuntsu bizitzen ikasi" zikloari esker, mintzapraktika egitasmoetako kideek osasunari buruzko hitzaldi teoriko-praktikoetan parte hartuko dute. Gaian adituak diren profesionalen osasuna hobetzeko aholkuak jasoko dituzte, inguruko euskaldun sarea handitu bitartean.
Ikastaroak dohainik izango dira eta larunbat goizetan egingo dira, hilean behin; 10:00etan hasita eta bizpahiru ordukoak.
Hurrengo ikastaroetan biodantzari, gorputz-jarrerei, yogari... buruz gehiago ikasiko dute, baita praktikatu ere! Hementxe egitaraua osorik