Orain dela 20 urte hasi zen Sopelako Esaera Zaharren Txapelketak, bizirik dirau. 2013ko apirilaren 27an izango da 20. edizioa, AEKren ekimenez eta aurtengo leloa “Non zaldarra, han atzamarra” izango da.
Bertsoak eta atsotitzak elkartzea eta primeran pasatzea da ekitaldiaren oinarria eta bi saio ditu:
Goizean 11:00etatik aurrera, ALBEko kideen laguntzaz, ibilbide ezberdinetan kanporaketak jokatuko dira tabernaz taberna.
Eguerdian, 15:00ak aldera, herri-bazkaria izango da, Sopelako frontoian. Bazkalostean, berriz, final-erdiak eta finala jokatuko dira, oraingoan Ane Labaka eta Xabier Amuriza bertsolariekin.
Sariak, ederrak: asteburua landetxe batean irabazleentzat; 4 pertsonarentzako afariak finaleko enparauko taldeentzat.
Behin lehiaketa amaituta, erromeria izango da, Dangiliske Plaza dantza taldearen eskutik.
Izena emateko, esaera zaharren zerrenda lortzeko eta informazio gehiagorako, jo lotura honetara.