2012/12/12

Hego Uribe eta Enkarterriko berbalagunon jaiak!


Aurreko sarreran, azaroan zehar izandako aurkezpenak aipatu genizkizuen, herri askotan izan baitziren. Abenduan sartzeko, beste bi ekitaldi arrakastatsu izan ditugu:

Azaroaren 30ean, ostirala, Basauriko berbalagunen jaia izan zen; 19:00etan hasita topaketa, elkar ezagutzeko jokoak, zozketak eta pintxo dastaketa izan zituzten, eta 20:30etatik aurrera kantu jira egin zuten Benta Zaharreko mutiko alaiak taldearekin.

Igandean, abenduaren 2an, berriz, Enkarterriko euskaldunen jaia izan zen Sopuertan; goizean zehar gurasolagun eta haurrentzako jolasak izan ziren, 13:30etan triki-kantu-poteoa egin zuten eta Enkarterriko euskaldunen argazkia atera zuten eta bukatzeko, bazkaria zozketa eta sorpresekin. 

Urtea amaitu baino lehen, gure berri izango duzue, abendua hilabete hotza baina oparoa izaten baita!