2020/05/07

Parte-hartzaileen gogobetetze maila

Urtero bezala, mintzapraktika egitasmoetan parte hartu dutenei (berbalagun, mintzalagun, mintzakide...) inkesta egin die Praktikatu zerbitzuak. Emaitzen arabera, aurreko urteetako joera mantentzen da, hamarretik bederatzik (%91) oso ondo edo bikain baloratu dute.

Tipologiari erreparatuta parte-hartzaileen ia 3/4 bidelariak dira (batez ere euskara praktikatzeko helburuz ibili diren euskara ikasleak edo ikasle ohiak). Beste laurdena bidelagunek osatzen dute. Hauek, bi arrazoi nagusi aipatu dituzte proiektuan parte hartzeko: euskaraz hitz egiteko espazio berriak topatzea eta praktikatu nahi duenari laguntzea. 

Erabilerari dagokionez galdetu zaienean, egitasmoan dabilenetik parte-hartzaileen % 48k euskaraz askoz gehiagotan egiten duela esan du; eta  % 43k gehiagotan egiten duela.

Inkestari erantzun diotenen artean sariak zozketatu dira, hauek izan dira irabazleak: Begoña Eizaga (Busturia), Iratxe Sagardui (Galdakao), Mabel Obineta (Andoain), Sonia Cubero (Muskiz), Nina Artaraz (Gueñes), Amaia Busteros (Agurain), Maite Vila  (Durango), Marta Varela  (Barakaldo), Maite Sagüés Eizaguirre (Lantz) eta Miriam Yaben (Astigarraga). Zorionak eta eskerrik asko laguntzeagatik!

OHARRA: Inkesta martxoaren 9an abiatu zen COVID-19 birusaren alarma egoera hasi baino aste bat lehenago. Horrek programen egokitzapena ekarri zuen, eta gaur egun, talde gehienak online elkartzen dira.