2020/03/16

OHARRA: COVID-19 birusa dela eta

Etxean gelditzeko agindua indarrean dagoen honetan, PRAKTIKATUren ikuspegitik oso garrantzitsua da erakustea berbaLAGUN / mintzaLAGUN programak ez direla praktikatzeko programa hutsak, harreman sarea ere badira. Horregatik, egun aktibo dauden mintzapraktika taldeak online pasatu ditugu bideo-hitzorduen bidez.

Horretaz gainera, herriz herri teknologiak ematen dizkigun baliabideak hartuta hainbat erronka, lehiaketa, tailer eta ikastaro antolatzen ari gara. Egoera berri hau aukera bihurtzeko baliatuko dugu, eta etxean dagoenari euskaraz PRAKTIKATU eta BIZItzeko tresnak eskainiko dizkiogu.

Hori guztia bideratzeko ez dugu zerbitzua eten, eta PRAKTIKATUko zerbitzukideak eta herrietako dinamizatzaileak beren ohiko ordutegian ari dira modu ez-presentzialean zerbitzua ematen. Birusak #EzGaituMututuko