2019/09/13

Euskaraz praktikatu nahi? Lagun berriak egin nahi?



Dagoeneko, zabalik dago izena emateko epea mintzapraktika programetan. Aurten ere, AEKren Praktikatu zerbitzutik hainbat aukera eskaini nahi dizkizugu: astean behin mintzataldean elkartu eta lasai hitz egin; gurasolagun egitasmoan tailerrak eta asteburu pasak egin familian; Kirola eta Natura programaren bidez Euskal Herriko naturguneak ezagutu; mintzodromoetan parte hartu; eta gure bestelako eskaintzez gozatu: tailerra, hitzaldi, kantulagun, irakurzale klubak... Denetan sentituko zara primeran, nork bere helburua beteta: euskara praktikatzea eta lagun berriekin euskaraz egitea.

Beraz, gure eskaintza gustuko baduzu, aski duzu zeure inguruko euskaltegi, euskara-elkarte edo euskara-zerbitzuetara jotzea, edota izena emateko fitxa hau betetzea.